Gure ekosistema honako hauek osatzen dute: bazkideek, guztiak ordezkatzen dituen Zuzendaritza Batzordeak, eskaintzen ditugun zerbitzuen arduradunek eta gure ikastaroetako irakasleek.
Amara-Berri auzoan dagoen Adineko Jubilatuen Elkartea gara.
1978. urtean sortu zen gune hau, eta, gaur egun, mila kide inguru dauzkagu.
Egunez egun lan egiten dugu gure espazioa erosoa izan dadin, jarduera egitarau erakargarria eta anitza eskainiz.
Kide garen auzoarekiko harremanak lantzen ditugu, parte hartuz eta auzunea osatzen duten eragile, saltoki eta abarrekin harremanetan egonez.
Adinekorik ahulenak zaintzen eta artatzen ditugu errespetutik, betiere begirada aktiboarekin eta elkartasunezko jarrerarekin.
BAZKIDE EGIN ZAITEZ
Gure Elkarteko kide izan zaitezen eta guztion artean sortzen dugun gune honetako giroa ezagutu dezazun gonbidatzen zaitugu.
Gurekin harremanetan jar zaitez eta bazkide egiteari buruzko informazioa emango dizugu, oso erraza da.
