Instalazio zabalak ditugu, eta elkartekideen beharrak asetzeko hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu bertan.
Taberna/Jatetxea
Etxeko janaria zerbitzatzen dugu gure eguneroko menuetan plater aukera ezberdinak eskainiz.
Gure platerak prestatu eta paketatzen ditugu, behar duten pertsonek etxera eraman ditzaten, telefonoz erreserbatu ondoren.
Tortillak eta pintxoak egiten ditugu, eta, aldi berean, zentroko erabiltzaileen enkargu-eskaerak jasotzen ditugu.
Ospakizunetan parte hartzen dugu beti zapore, usain eta kolore ginga jarriz!
ORDUTEGIA
Astelehena, asteazkena, ostirala eta igandetan:
9:00-20:00
Astearte eta ostegunetan:
9:00-21:00
(Larunbatetan itxita)
JANARIA ERAMATEKO
Bazkaltzeko enkarguen ordutegia:
13:00ak baino lehen
Jasotzeko, 13:00etatik aurrera
EGUNEKO MENUA:
Astelehenetik ostiralera:
Bazkideak 9 € / Bazkide ez direnak 11,50 €
Igandetan, menu berezia:
Bazkideak 12,50 € / Ez bazkideak 15 €
TELEFONOA: 657 37 39 95 - 943 04 10 16
Ile-apaindegia
Zainduta sentitzeko espazio bat. Tratu familiarra eta pertsonalizatua. Ibilbide profesional luzea adinekoen eremuan.
ORDUTEGIA
Masajea
Gure eskuen bidez zirkulazioa hobetzen eta mina arintzen saiatzen gara, eta gomendio pertsonalizatuak ematen dizkizugu hobeto senti zaitezen. Erlaxazioa eta ongizatea ematea da gure zeregina.
Zirkulazio-masajea (hanka nekatuak), kaliforniar terapeutiko-kirol masaje (erlaxazioa).
ORDUTEGIA
Deitu eta hitzordua eskatu
TELEFONOA:
630 11 77 94 (David)
Ordu erdiko sesioa: 17 €
45 minutuko saioa: 21 €
60 minutuko saioa: 25 €
Astelehenetik ostiralera, ostegun arratsaldez eta ostiral goizez izan ezik
Podologia
Oinei lotutako arazoak aztertu, diagnostikatu eta tratatzen dituen medikuntzako espezialitate honen bidez zaintzen ditugu adinekoak.
Arazorik ohikoenak gogortasunak eta kailuak dira, oilar-begiak bezala ere ezagutzen direnak. Aldaketa horiek biztanleriaren zati handi bati eragiten diote, eta tratatzeko modurik onena gure zerbitzura jotzea da, KIROPODIA bat egin dadin (azazkalak mozteko eta fresatzeko ere aprobetxatuz).
