Skip to content Skip to footer

Inguruko lekuetara eguneko txangoak antolatzen ditugu, baita penintsularen barruan egonaldi laburreko bidaiak ere.

Lodosa, Laguardia eta Ampuero bezalako lekuetara txango kulturalak egin ditugu, upeltegiak bisitatu ditugu eta hainbat tokitako gastronomia ezagutu dugu. Extremadurara, Asturiasera… hurbildu gara, eta oraindik ezagutzeko leku asko geratzen zaizikigu.

Antolatutako kultura-jarduera horiek entretenigarriak dira, errutinatik deskonektatzen laguntzen dute eta parte-hartzaileen arteko harremanak sustatzen dituzte.