Skip to content Skip to sidebar Skip to footer

Gailu mugikorrei buruzko tailerra

Gailu mugikorrei buruzko zalantzak argitzeko tailerra (telefono mugikorrak, tabletak, eramangarriak)

Peñaflorida Institutuarekin (anbulatorio ondoan) elkarlanean hasi gara. DBHko Bigarren Mailako ikasleek badute ikasgai bat, “Proiektu komunitarioa”, komunitateagatik edo komunitatearentzat zerbitzu bat egitea helburu duena.

Akordio batera iritsi gara, mugikorrekin ditugun zalantzekin lagun diezaguten.

XEHETASUNAK

Iraupena: 5 ostiral
Egunak: Urtarrilak 24 eta 31, eta otsailak 7, 14  y 21
Ordutegia: 12:00tatik 13:00era
Lekua: Peñaflorida Instit. Gela 2 Q
Parte-hartzaileak: Gehienez 15 pertsona

*Aurreko hiruhilekoan esperientzia honetan parte hartu genuen, eta parte-hartzaileen balorazioa oso ona izan zen.